Estetica dental. Alaia Clinica Dental. Hernani. Gipuzkoa

Hortzen estetika

Hortzak zuritzea.

Hortzen kolorea garrantzitsua da estetikari dagokionean.

Tratamendu xume eta aurreratu bat erabilita, gure hortzak argitu eta zuritzea lortzen da.

Tratmendu honek ordubete irauten du, gutxi gora-behera, ez da mingarria eta ez du anestesiarik behar. Hortzen gainean gel bat ematen da eta lanpara berezi baten argiak gel horren osagai batzuk aktibatu egiten ditu.

Horrez gain, etxean tratamendu osagarria egiten badugu, nabarmenagoa da lorpena. Oso erraza da: bezeroaren neurrira egindako ferula batzuk erabiliz, likido bat zabaltzen dugu hortzetan eta odontologoak esandako denboran lanean utzi.