Protesis dental. Alaia Clinica Dental. Hernani. Gipuzkoa

Protesi finkoak eta mugigarriak

Protesiak bi eratakoak izan daitezke: finkoak (inplanteen gainean edota hortzen gainean) edota mugigarriak (kendu eta jarri egitekoak).
Mugigarriak izan daitezke osoak (goiko edo beheko hortz guztiak) edota zatikakoak (norberaren hortzekin tartekatuak, helduleku metaliko batzuen bidez lotuta).
Protesi mugigarriak otordu bakoitzeko kendu eta garbitu egin behar dira, egoera onean eutsi ahal izateko. Finkoak, berriz, ez dago kendu beharrik. Finkoak inplante bidezkoak izan daitezke (hortzak torloju bidez lotzen zaizkio inplanteari edota norberaren hortzei erantsiak, norberarenak aurrez tamainaz txikituta).

Bezero bakoitzarentzak aukera onena zein den jakiteko azterketa egin behar da aurrez.