Ortodoncia invisible. Alaia Clinica Dental. Hernani. Gipuzkoa

Ortodontzia

Ortodontziaren egitekoa zera da: hortzen posizio desegokia, masailezurraren okerdurak aztertu eta zuzentzea.

Lan hori egiteko, gailu batzuk erabiltzen dira, batzuetan finkoak eta beste batzuetan mugigarriak.

Ortodontzia gailu horiek eta lanerako teknikek bilakaera handia izan dute eta gaur egungo gaailuak ez dira, apenas, antzematen.

Ortodontziak ez du adin-mugarik. Edozein adinetan zuzendu daitezke hortzak.

Tratamendu horiei esker, irrifar baten estetika asko hobetu dezakegu eta, ondorioz, pertsonaren irudia.