Odontopediatria
Haurrez arduratzen den odontologiari deitzen zaio odontopediatria. Odontopediatra da haurraren hortzen eta hezurduren posizioa aztertuko duena eta, zuzendu beharrekorik ikusiz gero, ortodontzistarengana bidaliko duena. Eskuhartze ohikoenak dira traumatismoak tratatzea, zigilatzaileak erabiltzea, etenak itxiz ahalik eta hortzari material gutxien kenduz txantxarrak saihesteko, eta txantxarrak sendatzea.
Ohiko odontologiaren eta odontopediatriaren arteko alderik nagusiena txantxarren tratamenduan zera da, haurren hortzak esnezkoak direnean tratamenduaren helburua ez dela ahalik eta gehien iraunaraztea (hortz horiek erori egingo direlako) baizik eta ondokoaren kaletetzea saihestea. Horregatik tratamendua erasokorragoa da.