odontologia general. Alaia Clinica Dental. Hernani. Gipuzkoa

Odontologia Orokorra

Hortzetako kariesak edo txantxarrak prebenitzeko eta sendatzeko prozedura guztiek osatzen dute eremu hau.
Txantxarrak sendatzeko tratamenduak era askotakoak dira, tamainaren eta sakontasunaren arabera. Hleburua hauxe da: hortzen egiturari eustea eta denboran irautea.

Txantxarraren kaltea azalekoa eta txikia bada, nahikoa da hortza kalitate oneko materialak erabiliz enpasatatzea, ahalik eta gehien iraun dezan.
Enpaste horietan erabiltzen diren materialak erretxin konposatuak dira, zuriak (tonalitate desberdinak daude), nabarmendu ez daitezen.

Txantxarrak eragindako lesioa handiagoa bada, hortzaren barne ehunak kaltetu ditzake eta, zenbaitetan, baita nerbioari eragin ere. Horrelakoetan, beste era bateko tratamendua egin beharra dago (endodontzia edo hortza hiltzea), eta, ondoren, hortzak galdu duen egitura guztia berregin. Enpasteetan erabiltzen ditugun material berberak erabiltzen ditugu tratamendu honetan ere: konpositeak.

Zenbaitetan, berregite lana handia izan denean, beharrezkoa izaten da zutabe bat jartzea hortzaren kontra.