Implantes. Alaia Clinica Dental. Hernani. Gipuzkoa

Inplantologia

Zirugia bidezko inplanteak

Odontologiaren espezialitatea da inplantologia eta hauxe da honen egitekoa: hortz inplanteak planifikatzea, jartzea eta haien mantenua egitea.
Inplanteak titaniozko euskarriak dira, goiko hortzioan (entzian) edota masailezurrean jartzen direnak faltan edo kaltetuta dauden hortzak ordezkatzeko. Era horretara, galdu dituzun hortzak oso modu errazean berreskuratu ditzakezu.

Anestesia lokala erabiltzen da zirugia honetarako, eta, maiz, kaltetutako pieza kentzerako une bera aprobetxatzen da inplantea jartzeko, bigarren ebakuntza bat egin beharrik gabe.

Era horretara jarritako inplanteei berehalako inplanteak deitzen zaie. Tratamendu erosoak eta errazak dira.
Inplanteak sustrai artifizialak dira, haien gainean gero hortzak jartzeko, banaka edota ilara osoa.

Zirugia gidatu bidezko inplanteak

Gaur egun, teknologia berriei eta aurrerapen erradiologiko eta informatikoei esker, teknika berria dugu inplanteak jartzeko, hortzoia edo entzia irekitzea eskatzen duen ohiko zirugiarik eskatzen ez duena.

Azterketa erradiologiko berezitu bat eta programa informatiko berri bat erabiliz, inplanteak modu birtualean jartzea planifikatzen da, bezeroaren masailezurrari 3 dimentsioko erreprodukzio zehatza eginda. Behin odontologoak planifikazio hori eginda, ferula bat egiten da eta hori jartzen da hortzoiaren gainean. Ferula horrek gidatuko gaitu, zehaztasun handiz, eta modu birtualean planifikatutako posizio berean jarri ahal izango dugu inplante erreala.

Era horretara, prozedura ez da hain traumatikoa eta askoz ere erosoagoa da, laburragoa delako eta entzian ez delako inolako zauririk sortzen. Ondorioz, prozeduraren ondorengo molestiak ere oso txikiak dira.