Alaia Clinica Dental. Hernani. Gipuzkoa

ALAIA

ALAIA gara, konfiantzazko zure ODONTOLOGIA ZENTROA Hernanin, 2006az geroztik.

Gure ekipoan daude 3 odontologo, higiene lanetarako 7 profesional, laguntzailea eta bezeroaren arretarako persona.

Arlo eta eremu guztietako zerbitzu integrala eskaintzen dugu denon artean.

Prestakuntza tekniko handiko taldea gara, etengabeko formakuntzan ari dena, eskueran dauden material eta teknika berrienak ezagutu eta erabiltzeko, gure lana ahalik eta kalitate handienekoa izan dadin.

Javier Montosa Agustín

Javier Montosa Agustín

Odontologo

Kolegiatu zenbakia 672

IBON TELLERÍA QUINTANA

IBON TELLERÍA QUINTANA

Odontologo

Kolegiatu zenbakia 1046

Klinika

Gure klinikan puntako gailuak, tresneria eta materialak aurkituko dituzu: 3d Skanerra, erradiografia panoramikoak, teleerradiografiak, etab.

Teknika odontologiko berrienetan prestatuta gaude.

Gure instalazioetan eroso eta gustura sentituko zara.

Zerbitzu osoa eta kalitaterik handienekoa eskaintzen dizugu.

Odontologia digitala

Adimen artifiziala errealitate bihurtu da odontologiaren sektorean. Tratamendu seguruagoak eta eraginkorragoak, pertsona bakoitzaren beharretara egokituta. Odontologia erosoagoa, ez horren inbaditzailea, eta emaitza azkarragoak eta hobeak. ALAIAk bat egiten du iraultza horrekin, gure pazienteen bizi kalitatea hobetzeko.

Aho barneko eskanerra (Itero)

Tresna teknologiko horri esker, pazientearen aho barruko 3D irudia lortu dezakegu bat-batean. Lortutako irudiaren zehaztasuna maximoa da. Horrela, bisita kopurua eta kontsulten iraupena murrizten da. Tratamenduaren emaitzaren simulazio bat egiten du denbora errealean. Ortodontzia ikusezina planifikatzeko eta inplantologian erabiltzen da.

Ortopantomografoa

Hortzen eta masailezurraren irudi panoramikoak lortzen dituen azterketa erradiologikoa. Ahoan daukagun edozein arazo hasiera-hasieratik aurkitzen da; izan ere, aurpegiko egiturak hiru dimentsiotan inprimatzen dira irudi bakar batean. Pazientearentzat erraza eta erosoa da, azkarra eta ez-inbaditzailea delako, ez duelako minik ematen, eta erradiazio maila oso txikia delako. Diagnostikoa seguruagoa eta fidagarriagoa da.

GBT sistema

Azken belaunaldiko suitzar teknologia, hortz garbiketa profesionaletarako. Hortzetako, ehun bigunetako eta inplanteetako biofilma tratatzeko garaian, ebidentzia zientifikoan oinarritzen ditu bere protokoloak Guided Biofilm Therapy (GBT) teknikak. Ez da inbaditzailea, eta ez du inolako minik edo enbarazurik eragiten. Denbora aurrezten dio pazienteari, saioen prozedura sinplifikatzen baita.

Kirurgia nabigatua (X-Guide)

Inplanteak modu birtualean planifikatzen dira, azterketa erradiologiko baten eta programa informatiko moderno baten bidez. Kirurgia ez da horren inbaditzailea, eta emaitza askoz zehatzagoa da. Denbora aurrezten da, eta ia ez dago operazio osteko eragozpenik. Inplantea zehatz-mehatz egiten da, aurrez planifikatu den posizioan, angeluan eta sakoneran. Kirurgia erabat kontrolatuta dago, eta, horrela, arriskuak saihesten dira eta pazientea seguruago eta lasaiago sentitzen da.

Ortodontzia ikusezina (Invisalign)

Lerrokagailu “ikusezinen” sistema bat da, hortz-haginen posizioa eta hozkada zuzentzeko aukera ematen diguna. Bi astean behin berritzen diren ferula gardenak erabiltzen ditugu. Abangoardiako tratamendua da, paziente bakoitzaren arabera pertsonalizatua, eta emaitzak aste gutxian antzeman daitezke. Aho barruko eskanerraren eta software sofistikatu baten bidez, azken emaitza eta hortzek egingo duten mugimendua ikus ditzakegu.

Harremanak

Jar zaitez gurekin harremanetan. Zure ahoaren osasuna hobetzen lagunduko dizugu.

Centro Odontológico Alaia - Clínica Dental en Hernani - Dentistas en Hernani - Horario

Astelehenetik – Ostiralera
8:30 –  21:00
Larunbatak
8:30 – 14:00

Centro Odontológico Alaia - Clínica Dental en Hernani - Dentistas en Hernani - teléfono

943 33 53 73

Centro Odontológico Alaia - Clínica Dental en Hernani - Dentistas en Hernani - Dónde estamos

Antziola Auzoa
11 Behea
20120 Hernani
Gipuzkoa

(*) Bete beharreko eremua